1. Hasi
  2. Herritarrendako laguntza
  3. Segurtasun-aholkuak

Segurtasun-aholkuak

Aholkuak elurteetarako

Elurra metatzen denean eta izotz-plakak sortzen direnean, erortzeko arriskua izaten da; erorikoak ekiditeko, guztion artean saiatu behar dugu espaloiak garbi eta bertatik ibiltzeko moduan egon daitezen. Lokal baten arduradun baldin bazara, saia zaitez espaloia garbitzen, elurra zintarrian pilatuta, galtzadara bota gabe. Halaber, auzokoek atari ondoan duten elurra kendu behar dute, eta zintarrian pilatu.

Erorikoak ekiditeko, bereziki gomendagarria da adinekoak, ahal den neurrian, kalera ez ateratzea. Batez ere, zuhur jokatu behar dugu, eta espaloietan irekitzen diren bideetan barna ibiltzen saiatu. Kaleak gurutzatzerakoan, kontuan hartu behar dugu ibilgailuen balaztek ez dutela berdin erantzuten elurra dagoenean.

Trafikoari dagokionez, Udaltzaingoak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du. Zeure ibilgailuan ibili beharra baduzu, egin ezazu poliki, eta saia zaitez balaztak ez erabiltzen. Jarrai itzazu beste ibilgailuen aztarnak; izotzik baldin badago, saia zaitez ibilgailuaren alde batez zapaldu gabeko elur gainetik joaten. Kateak erabili beharrezkoa denean, eta jaramon egin beti Udaltzaingoaren oharrei. Gogoan izan: bigarren lerroan aparkatzeak arriskua ekartzen die gainerako ibilgailuei.

Etxeetan, ez da kalera bota behar leiho eta terrazetan pilatutako elurra. Izotzaldi handiak izaten direnean, gomendagarria da txorrota bat apur bat irekita uztea hoditeriak apurtu ez daitezen. Berogailuak bereziki zaindu behar dira; gaizki erabiliz gero, suteak eta intoxikazioak eragin daitezke.

Kontuan hartu elurteak izaten direnean hondakinen bilketa mantsotu egiten dela; beraz, denon laguntza ezinbestekoa da kalean pilatu ez daitezen. Hondakin organikoak gutxienez bi egunez gorde daitezke etxean; hondakin inorganikoak, aldiz, etxean gorde daitezke egoera hobetzen den arte.

Etxean lapurretak ekiditeko gomendioak

Gure eguneroko zereginetan ohitura txiki batzuk hartzen ahal ditugu etxean lapurretak ekiditeko:

  • Egiaztatu atariko atea ongi itxita gelditzen dela
  • Etxeko atea barrutik itxi, giltzaz
  • Atea itxi ondoren, utzi giltza sarrailan jarrita barrutik
  • Ataria edo eskaileretan ezohiko gertakari bat ikusiz gero, jar zaitez Udaltzaingoarekin harremanetan 092 telefonora deituz

Saltokietan lapurretak ekiditeko gomendioak

Honako gomendio hauek Denda Seguruak kanpainaren parte dira:

Prebentzio-neurriak

  • Saltokia ireki edo ixterakoan, saia zaitez beste norbaitekin egoten, eta egiazta ezazu inguruan ez dabilkizula pertsona arrotzik.
  • Argiztapen egokia izatea funtsezkoa da, hala saltokiaren barruan nola kanpoan. Saihestu itzazu ilun dauden eremuak.
  • Ez jarri kaletik ikustea oztopatzen duten objektu edo kartelik.
  • Saia zaitez kutxa erregistratzailea salmahaitik kanpo edukitzen, eta kanpotik ikusteko moduan. Ez utzi irekita. Esku-dirua maiz erretiratu eta diru kopuru txikia eduki eskura. Halaber, diru horren billeteen serie-zenbakia apuntatuta izan.
  • Ez arretarik eman beste bezerori kutxa erregistratzailea irekita duzun bitartean. Ez eman arretarik beste bezeroek eskatutakoari, une horretan arreta zein bezerori eman eta bere aurrean balioa duten objektuak erakusgai badaude. Beheko partea ireki behar baduzu, edo objekturen bat erori delako bildu behar baduzu, kasu salmahaiari.
  • Hala beira-arasek nola erakustokiek giltzez itxita egon behar dute. Ez utzi giltzak jarrita.
  • Saia zaitez saltokiaren barruan dauden bisitariak une oro kontrolatzen, bezeroen eta begira daudenen mugimenduei erreparatuz.
  • Inguruan kuxkuxean, zorro-lapurretan edo ebasten dabilenik ikusten baduzu, jar zaitez poliziarekin harremanetan, 092 zenbakira deituz, zaintza-zerbitzua ezar dezaten.
  • Lanetik ateratzen zarenean, egiazta ezazu ate eta lehio guztiak behar bezala itxita daudela eta lapurreten kontrako sistema konektatu duzula, halakorik izanez gero.
  • Lapurreten eta bidegabeko sartzeen kontrako sistema bat instalatzeak, alarma-zentral batekin konektaturik, poliziak berehala esku hartzea errazten du.
  • Ahal izanez gero, jar ezazu lapurreten kontrako sistema.
  • Oso segurua da, eta disuasio-neurri egokia, etengabeko filmazio-sistema bat ezartzea bezeroendako arreta-gunean. Saia zaitez kamerak ikusteko moduan jartzea.

Lapurretarik izanez gero

  • Lasai egon.
  • Poliziari berehala deitu, 092 telefonora. Ez ukitu eta ez mugitu ezer, eta ez itxi ez aterik ez lehiorik. Zain egon, poliziak iritsi arte.
  • Eman eskura duzun informazio guztia, baita izan daitezkeen lekukoen berri ere (bizilagunak, lagunak, bezeroak...).
  • Lapurreta zure aurrean gertatuz gero, saia zaitez xehetasun adierazgarriei erreparatzen: begien forma eta kolorea, ilea, belarriak, eskuak, etab.; azalean tatuajerik edo orbanik duten, eta daramatzaten eraztunak, apaingarriak, oinetakoak, goiko eta beheko parteetako arropak, osagarriak; hitz egiteko modua, doinua, keinuak, ibiltzeko eta mugitzeko moduak eta gorpuzkera.
  • Ez jarri arriskuan zure bizitza edo zure osotasun fisikoa, ezta besteena ere.
  • Salatu ezazu gertatutakoa, eta ez ahaztu egiaztagiria eskatzeaz, asegururako beharko duzu-eta.
  • Zurekin harremanetan jartzeko moduren bat ematen badiguzu, berehala abisua emateko konpromisoa hartzen dugu.

Bizikleten lapurretak ekiditeko gomendioak

  • Ongi aukeratu bizikleta non uzten duzun; jendeak ikusteko moduko leku bat izan behar du, ongi argiztatua. Ahal izanez gero, Udalak bizikletak uzteko prestatutako aparkaleku batean utzi (webgune honetan kontsultatu daiteke aparkaleku horiek non dauden).
  • Erabili ixteko sistema on bat edo giltzarrapo bat.
  • Giltzarrapoa jartzeko, koadrotik pasa eta kanpoko puntu finko bati lotu.
  • Bizikleta giltzarrapoarekin lotuta uzteaz gain, eraman itzazu osagaietako bat, ahal dela aulkia edo aurreko gurpila.
  • Gorde ezazu bizikletari buruzko informazioa (faktura, koadro zenbakia, marka, modeloa, argazkia, etab.), lapurtuz gero identifikatu ahal izateko.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es