1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Udaltzaingoan sartzeko

Udaltzaingoan sartzeko

Iruñeko udaltzain izan nahi dut

Iruñeko Udalak aldian-aldian oposizio-deialdiak egiten ditu, baldintzak betetzen dituzten herritar guztiei irekiak. Aurkezteko epeak irekita dituzten deialdiei buruzko argibideak jasotzeko Enplegu Publikoa orrira jo, Egoitza Elektronikoa atalean.

Izangaien betekizunak

Iruñeko Udaltzaingoan sartu nahi duten izangaiek kasuan kasuko deialdian zehaztuta bildutako baldintzak bete behar dituzte. Oro har, Nafarroako poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 35. artikuluaren arabera, honako hauek dira baldintzak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea
  • Gutxienez hemezortzi urte beteak izatea eta kasuan kasuko deialdian zehazten den adina –indarreko legediarekin bat– bete ez izana
  • Idatzizko konpromisoa aurkeztea su-armak eramateko eta, behar izanez gero, horiek erabiltzeko
  • Lanposturako eskatzen den ikasketa-titulua edo enplegua izatea
  • Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta kasuan kasuko deialdian jasotako baztertua izateko arrazoi medikoen taulan ez egotea
  • Doluzko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz
  • Kasuan kasuko deialdian ezartzen den ibilgailu mota gidatzeko baimena edukitzea

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es