1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Bide segurtasuna
  4. Motorrak eta ziklomotorrak
  5. Motorrak eta ziklomotorrak aparkatzeko guneak

Motorrak eta ziklomotorrak aparkatzeko guneak

Iruñean, 1.800 toki daude motozikletak aparkatzeko, hiriko auzo guztietan barna banaturik eta motorrak apartzeko 200dik gorako guneetan kokatuta. Gunerik handiena, 60 toki dituena, Juan Albretekoaren kalean dago kokaturik. Horiez gain, lur azpiko aparkalekuetan ere badira motozikletetarako erreserbatutako tokiak.

Non aparka DEZAKET nire motorra?

Motorrak aparkatzeko erreserbatutako guneetan

Motorrak aparkatzeko erreserbatutako guneetan, edo, oro har, ibilgailuak aparkatzeko tokietan, betiere aparkatze mugatu edo murriztuko eremuetatik (alde urdina) at. Udal ordenantzek hala espaloietan nola aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan aparkatzeko debekua ezartzen dute.

Aparkatzen ahal dut nire motorra ibilgailuak aparkatzeko toki batean?

Bai, egiten ahal duzu, baina aparkatze mugatu edo murriztuko eremuetatik (alde urdina) at. Gogoan izan espazioa ahalik eta modurik eraginkorrenean aprobetxatu behar duzula, behar ez bezala ez murrizteko aparkatu daitezkeen ibilgailuen kopurua.

Ordaindu behar dut motorrak aparkatzeko erreserbaturik dauden guneetan aparkatzeagatik, gune horiek aparkatze mugatuko eremuetan kokaturik badaude?

Ez, ez da inolako tasarik ordaindu behar motor bat edo ziklomotor bat horretarako erreserbaturik dauden guneetan aparkatzeagatik.

Eskatzen ahal dut motorrak aparkatzeko erreserbatutako gune gehiago jar daitezela?

Bai, eskatzen ahal duzu, Poliziak esku har dezala eskatzeko dagoen galdetegia erabilita, zeina ondoko loturan baitago: Klikatu hemen. Prozedura berberari jarraituz jadanik dagoen gune bat handitzeko edo aldatzeko eskatzen ahal duzu.

Non EZIN DUZUN aparkatu motorra

Aparka dezaket nire motorra espaloi gainean?

Ez, Iruñeko Trafikoaren Ordenantzaren arabera debeku da edozein ibilgailurentzat, motozikletak eta ziklomotorrak barne.

Aparkatzen ahal dut nire motorra aparkatze mugatu edo murriztuko eremuetan?

Ez, Iruñeko Trafikoaren Ordenantzaren arabera ez dago baimenduta.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es