1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Herritarren segurtasuna
  4. Sanferminak

Sanferminak

Zerbitzu eta jardueren urteroko programazioaren baitan, sanferminek arreta berezia eskatzen diete hala Iruñeko Udaltzaingoari nola Herritarren Segurtasuneko Alorrari. Iruñeko Udalaren ardura da festen programa zabala osatzen duten ekitaldietan parte hartzen duten pertsonen segurtasuna bermatzea; ekitaldi horien artean ditugu txupinazioa, su artifizialak eta entzierroa, eta azken hori, hain zuzen ere, munduko ekitaldi arriskutsuenetariko bat dela jo fute.

Kalkulatzen da festak irauten duen bederatzi egun horietan milioi bat pertsonak bisitatzen dutela Iruña. Kopuru horrek eraldaketa handia ekartzen dio Iruñeari, 198.442 biztanle baititu. Populazioaren hazkunde horri gehitu behar zaio bisitari gehienak gune bakar batean elkartzen direla, hau da, Alde Zaharrean, eta festen programako ekitaldi jakin batzuetan. Horren ondorioz sortzen den masifikazioa erronka handia da segurtasuneko eta larrialdietako sistema publikoarentzat.

Unitateen funtzionamendua festetan

Udaltzaingoaren ohiko plantilla osoak egiten du lan festetan, zerbitzu berezien kopuru handiari aurre egin ahal izateko. Bederatzi egun horietan zehar plantillako oporren eta baimenen erregimena bertan behera uzten da, eta ezinbesteko kasuetan baino ez dira baimenak ematen (ezkontza-baimena, seme-alaben jaiotza, etab.). Aparteko kontratazio bat baino ez da egiten, Babes Zibileko laguntzaileena alegia; kontratazio horren helburua da Herritarren Segurtasuneko, Mugikortasuneko eta Kulturako alorren behar jakin batzuk betetzea.

Sanferminetan, Udaltzaingoak bere ohiko antolamendua eta funtzionamendua mantentzen ditu, ahal den neurrian. Ospakizunari erantzuteko, Alorrak bere ohiko zerbitzuak egokitu egiten ditu, parte-hartze masiboari eta parte-hartzaileen artean izaten diren jokabide bereziei erantzuteko.

Programaren ekitaldi nagusiak entzierroak, txupinazioa, San Ferminen prozesioa eta su artifizialak izaten dira, eta horiei Udaltzaingoak arreta berezia eta erantzun zehatza ematen dizkie. Erabateko erantzuna eman beharrak ordu kopuru handi batez lan egitea eskatzen du; hori betetzeko, Zerbitzuan erabilgarri diren langile guztiak horretara bideratzen dira, kontuan hartu gabe zein enplegu profesional duten edo zein unitate edo sailetan aritzen diren.

Iruñeko Udalaren Sanferminetako Plana

Urtero, 1986. urtetik, Iruñeko Udalak Alkatetzaren Dekretua betez, Iruñeko Udalak "Sanferminetarako Plan Orokorra" erredaktatzen du, eta bozkatu egiten da, Babes Zibileko Batzordeak onets dezan. Dokumentu horretan, Udal agintariek urtean urteko festetarako prebentzio eta erantzun-sistemaren diseinu programatiko eta operatiboa egiten dute. Planaren helburua hainbat ekintza definitzea da, honako hauek lortzeko:

  • Programatutako ekitaldiak babestu eta zaintzea. Kapitulu honen baitan daude txupinazioa, bezperak, entzierrilloa, entzierroa, San Ferminen prozesioa, zortziurrena, su artifizialak, Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, haurrendako jaialdiak, barrakak, ganadu-feria, Zezen-plazaren inguruak zezenketak izaten direnean, goizeko zezen-ikuskizunak, dantzaldiak, Pobre de mía, salmenta ibiltaria eta, oro har, Udalak antolatuta festen programa osatzen dute ekitaldi guztiak.
  • Herritarren eguneroko bizitza zaindu eta babestea festak iraun bitartean. Kapitulu honetan sartzen dira segurtasun- eta osasun-alorreko eta udal-ordenantzak betetzen direla zaintzeko ikuskapen prebentiboak: bizi-kalitateari eustea, herritarrendako laguntza eta arreta, eta informazioa eta asistentzia ematea larrialdietako zerbitzuetan.
  • Hiriko ohiko bizi-baldintzak lehengoratzea. Kapitulu honetan sartzen dira amaierako garbiketa, desinfekzioak, bide-zirkulazioa berrantolatzea eta hondatutako gauzak konpontzea.

Entzierroaren Mahaia

Iruñeko Udalak Entzierroaren Mahaia deiturikoa bultzatu du azken urteotan. Mahai-inguru bat da, entzierroan segurtasun-baldintzarik egokienak bilatzera zuzendua, eta nahi duen orori irekia.

Azkeneko edizioetan, Entzierroaren Mahaiak aurreko urteetan egindako kanpaina errepikatzearen aldeko apustua egin du, hau da, korrikalariei zuriz janztera animatzearen alde. Proposatu da, baita ere, ikerketa bat egitea entzierroan parte hartzen duten pertsonen profila ezagutzeko.

  • Txupinazoa sanferminetako lehenengo ekitaldia da, eta ezagunenetako bat

  • 12.000 pertsona inguru, 7 sarrera dituen 1.126 m2ko eremu batean

  • Arriskuak anitz eta ustekabekoak izan daitezke, eta zerbitzu publiko guztien esku-hartzea eskatzen dute

  • Entzierroan korrikalarien presentzia masiboa izaten da... baita ikusleena ere!

  • Udaltzaingoak entzierroan aritzen diren korrikalarien kontrola egiten du

  • Segurtasuneko zerbitzuen lana, hala dela, festen ospakizunari eragin gabe egin behar da

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es