Zirkulazioaren kudeaketa Udaltzaingoaren betiko eskumenetako bat da. Garaiak aldatu badira ere, helburua betikoa da: Iruñeko kaleetan edozein motatako ibilgailuk segurtasunez eta arintasunez ibiltzeko aukera izan dezan, errespetuzko zirkulazioa bultzatuz, eremu publikoaren erabiltzaile guztien aurrean eta, bereziki, oinezkoen aurrean.
Gaur egun, teknologia berrien erabilerak planifikazio eta koordinazio funtzioak eraginkortasunez betetzeko aukera ematen du. Zirkulazio-neurgailuek bide bakoitzean zenbat ibilgailu ibiltzen den jakinarazten digute; horretaz gain, badira aplikazio informatiko batzuk zirkulazioaren inguruko irtenbiderik egokienak diseinatzeko zein bidearen zein bide edota bidegurutze bat egin baino lehen horren jokamoldea nolakoa izanen den irudikatzeko. Badira semaforoen zikloak aldez aurreko programazio baten arabera antolatzeko aplikazioak, puntako orduetan zirkulazioaren intentsitateari egokitu ahal izateko.
Baina laguntza horiek guztiak edukita ere, udaltzainen lana ezinbestekoa da aipatutako helburu horiek lortzeko.
Iruñeko Udaltzaingoak Zirkulazio Saila osatzen duten bi brigaden bitartez (Planifikazioa eta Bide Segurtasuna) betetzen ditu funtzio horiek, eta horiek osatzen dituzten bost taldeetatik hiru baliatuta: Bide Segurtasuneko taldea, Teknologikoa eta Zirkulazioa Koordinatzeko taldea.
Zirkulazioko Teknologia Taldeak abiadura neurtzeko 5 sistema digital ditu, eta horiek aukera ematen dute denbora tarte jakin batean bide bakoitzean izaten den zirkulazio jarioa neurtzeko, puntako zein sakonuneko orduen intentsitatea eta iraupena bereizteko aukera emanez. Datu objektibo horietatik abiatuta, unitate operatiboen txostenak eta bide-tarte eta bidegurutzeen istripu-tasak aztertzen dira. Informazio hori guztia hartuta, planifikazio lanari ekiten zaio. Hona hemen planifikazio lanean prestatzen dena:
Irtenbide horiek diseinatzeko, Teknologia Taldeak AIMSUN aplikazio informatikoa dauka. Aplikazio horrek aukera ematen du espero daitekeen zirkulazioaren simulazioa egiteko eta bide edo bidegurutzearen jokamoldea birtualki irudikatzeko, horiek egin baino lehen. Erabilgarritasun handiko tresna da obrek eragindako mozketen edo hirian eraikitzen diren bide berrien aurrean irtenbideak emateko, eta horrela ikusi izan da Biurdanako biribilgunean hartutako irtenbidean, biribilgune horren diseinuak 2010. urtean elkarguneen diseinu onenarendako Santiago Tubio Munt saria jaso baitzuen.
Planifikazio lan honetan, modu praktikoan frogatu da oso eraginkorra dela semaforo multzoen zikloak sinkronizatzea aldez aurreko planifikazio baten arabera, puntako eta sakonuneko orduetara egokiturikoa etaTeknologia Taldeko agenteek HERMES aplikazio informatikoaren bidez aldatu dezaketena. Semaforo multzoak programatzeko erabilitako irizpidea honako hau da: bide nagusietako zirkulazioari, zirkulazio handiena dutenei, lehentasuna ematea, halako moduz non horietan abiadura normal batean ibiltzen den ibilgailu batek ahalik eta gutxien gelditu beharko duen, eta hiria ahalik eta denbora laburrenean gurutzatzen ahalko duen.
Unitate horiek hirian ezarritako bide-segurtasuneko neurri pasiboak kontrolatzen dituzte: Radar finkoen 11 kabina; horietan radarren 3 ekipo, 3 radar mugikor, matrikula irakurtzeko eta zehatzeko 2 ibilgailu, abiaduraren neurketa digitaleko 5 sistema eta abiadura adierazteko 8 sistema txandakatzen dira. Horietaz gain, semaforo-instalazioen kontrol osoa ere egiten da; instalazio horiek guztiak berritu egin dira led lanparekin, oinezkoendako denbora neurgailuarekin eta itsuentzako sistema akustikoarekin.
Ekipo horiek baliatuta lorturiko edozein motatako datuek aukera ematen dute erabilgarritasun handiko informazioa eskuratzeko. Izan ere, informazio hori oso baliagarria da hartutako irtenbide eta programazioen funtzionamendua zuzena den egiaztatzeko, eta horiekin aldizkako txostenak prestatzen dira, etorkizuneko esku-hartzeetan erabiltzeko.
Kontrol-lanetan sartzen da, baita ere, zirkulazioa eten edo murriztea hiriko kale edo eremu jakinetan. Atal honetan nabarmentzekoa da Alde Zaharrean dagoen araudia: eremu jakin batzuetan zirkulazioa murriztuta dago piboteak erabilita egiten da –eskuzkoak nahiz automatikoak, udaltzainek ireki edo itxi egiten dituztenak–, eta, horretaz gain, zamalanetarako ordutegia ere araututa dago.
Semaforo multzoen programazioaren eraginkortasuna neurtzeko, aldian behin neurtzen da zenbat denbora behar den hiria sarbide nagusietatik abiatuta zeharkatzeko. Bada datu base bat, 2009. urtean osatzen hasi zena, eta etorkizunean oso erabilgarria izanen dena adierazle horien bilakaera ezagutzeko.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es