1. Hasi
  2. Zerbitzuak eta izapideak
  3. Aparkalekuak
  4. Aparkatze murriztuko eremuak

Aparkatze Mugatuko Eremuak

Iruñean badira, 1999. urtetik, aparkatze mugatuko eremuak; denbora mugatuta aparkatzeko ordainpeko sistema da hori, Iruñean 1999. urtean ezarritakoa, hala bizilagunek aparkatzea erraztea nola eskari handiko eremuetan aparkaturiko ibilgailuen txandaketa sustatzea helburu hartuta. Gaur egun hirian lau sektore daude: lehenbizikoa, Alde Zaharrean; bigarrena, Zabalguneetan; hirugarrena, Milagrosan, eta laugarrena, Iturraman. Sektore horiei Martin Azpilcueta kalea eta Iruña Park hotelaren eta Ermitagañako merkatuaren artean dagoen bidea gehitu behar zaizkie.

Aparkatze mugatuko motak

Eremu Urdina

Bertan, aparkatze mugatuko orduetan, sektorean sektoreko bizilagun-txartela agerian duten ibilgailuak aparka daitezke, denbora-mugarik gabe, eta aparkatzeko tiketa dutenak ere, zenbat denboratarako ordaindu eta denbora horretan.

Eremu gorria

Bertan, aparkatze mugatuko orduetan, aparkatzeko tiketa agerian duten ibilgailuak aparka daitezke. Eremu honetan ezin dira bizilagun-txartela duten ibilgailuak aparkatu horretarako tiketa atera gabe.

Eremu laranja

Bertan baimendua dute aparkatzea, aparkatze mugatuko orduetan, bizilagun-txartela duten ibilgailuek, denbora mugarik gabe, eta aparkatzeko tiketa atera dutenek, egun bateko epean gehienez ere.

Aparkatze murriztuko eremua / eremu berdea

Bizilagunendako soilik. Bizilagunendako soilik murriztutako eremuetan eremu urdinak eta gorriak ezarri ahalko dira. Araututako ordutegietatik at, eremu horietan bizilagunek baino ezin izanen dute aparkatu.

Aparkatze mugatuko eremuak eragindako lekuak eta kaleak

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es