Hurbileko Polizia Udaltzaingoaren alderdietan garrantzitsuenetako bat da. Oro har, agente bakoitzaren eguneroko lana gidatu behar duen printzipioetako bat da; izan ere, agenteek egiten dituzten segurtasun zerbitzuen hartzaileak nor diren ahaztu gabe aritu behar dute. Indarrean den Plan Zuzentzaileak Herritarrengandik hurbil programa osatua du bere baitan. Programa horretan alor honetan xedatutako helburuak lortzeko bete beharreko ekintzak zehazten dira.
Hurbileko Polizia Udaltzaingoko Herritarren Segurtasun Saila osatzen duten bi brigadetako bat da, eta eginkizuna Iruñeko kaleetan poliziaren presentzia mantentzea du. Herritarren segurtasuna gordetzen saiatzen da, eta herritarren kexak jasotzea eta horiek udal-administraziora azkar eta zuzen bideratzea errazten du.
Delituei aurre egiteko kanpainak egin eta gizabidezko jokabideak bultzatzeaz gain, Auzoko Poliziak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Herritarren Segurtasuneko Sailak egunero planifikatzen ditu bere zerbitzuak, hiriko auzo guztietan etengabeko presentzia izateko, goiz eta arratsaldeko txandetan. 2011. urterako, honela banatu dira agenteak eta ekipamenduak:
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es