1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Antolamendua eta eginkizunak

Antolamendua eta eginkizunak

Antolaketa Erregelamendua (2012)

2012eko Antolaketa Erregelamenduaren xedea Iruñeko Udaltzaingoa berrantolatzea izan da, eta, horretarako, egitura berria eman zaio legeek agindutako eginkizunak eraginkortasunez har ditzan bere gain.

Azken helburua Udaltzaingoaren funtzionamendua zehaztu eta arautzea da, haren barne-antolaketari, eginkizunei eta funtzionamenduari dagokien orotan.

2012ean onetsi zuten eta indarrean dagoen Udaltzaingoaren Antolaketaren Erregelamenduak Iruñeko Udaltzaingoari dagozkion eginkizunak garatzen ditu, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legean xedatutako zereginaren arabera eta erreferentzia dituen legeetan (Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko 2/1986 Lege Organikoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea eta Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien gaineko 57/2003 Legea) jasotako eginkizunekin nahiz Iruñeko Udaltzaingoaren antolamendu-egitura osatzen duten lanpostuen eta unitateenekin bat.

Burutza

Alkatearen agindupean eta Herritarren Segurtasuneko Alorraren bidez, Udaltzaingoko buruari dagokio Iruñeko Udaltzaingoaren zuzendaritza operatiboa.

Alkateari dagokio Udaltzaingoko burua hautatzea, eta hori izendapen libreko behin-behineko langiletzat jotzen da.

Udaltzaingoaren antolamendu-egitura, 2012eko Erregelamenduaren arabera

4 eginkizun sail

Saila goragoko unitate organikoa da, brigada guztiak elkartzen dituena. Komisario nagusi batek edo, salbuespen gisa, komisario batek zuzentzen du saila bakoitza.

Udaltzaingoak ondoko sailak ditu:

  • Burutzari Laguntzeko Saila
  • Herritarren Segurtasuneko Saila
  • Instrukzioko eta Herritarrei Laguntzeko Saila
  • Zirkulazio Saila

8 brigada eta 19 talde operatibo

Brigada unitate operatibo bat da, izaera homogeneoko polizia-eginkizunak dituzten talde guztiak elkartzen dituena. Komisario batek edo, salbuespen gisa, inspektore batek zuzentzen du brigada bakoitza.

Taldea polizia jardueraren barnean zeregin espezializatuak zuzenean gauzatu behar dituen unitatea da. Inspektoreorde batek edo, salbuespen gisa, inspektore batek zuzentzen du talde bakoitza.

Aretoburuak

Egunero, eta txanda bakoitzeko, inspektore bat aretoburu izendatzen da, Iruñean zerbitzuak egiten dituzten unitate guztien jarduerak koordinatzeko. Honako hauek dira aretoburuaren eginkizunak:

  • Iruñeko Udaltzaingoak une bakoitzean egiten dituen zerbitzu guztiak kontrolatzea.
  • Zerbitzuko irakurketa ekitaldian buru egitea eta esleituta dituen langileak behar bezala banatzea, jaso dituen jarraibideen arabera.
  • EKZri (Ekintzen Koordinazio Zentroa) arreta eskaintzen dion eguneko taldea kontrolatzea.
  • Hirian egiten ari diren jarduera garrantzitsuenen berri izatea, eragina badute herritarren segurtasunari dagokionez.
  • Egoerak zerbitzuren bat gainditzen duenean, beste unitate batzuei agintzea laguntzeko.
  • Bere txandan agindutako jarraibideak eta zerbitzuak zehatz betetzen direla zaintzea, bai eta ezarririko ordutegia betetzen dela ere.
  • Zerbitzuko jardueren eta gorabeheren berri ematea, ahoz nahiz idatziz, Iruñeko Udaltzainburuari.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es