Herritarren Segurtasuneko Planak ekintza zehatz batzuk biltzen ditu, Iruñeko segurtasun-giroa ahal den neurrian eta etengabe hobetzera bideratuak.
Hainbat faktorek eragiten dute herritarrek segurtasunari buruz duten pertzeptzioan. Horregatik, Herritarren Segurtasuneko Planak, ekintza-polizial hutsez gain, beste udal-alorren engaiamendua behar duten beste zenbait alderdi hartzen ditu barne.
Iruñean aldaketa nabarmenak izaten ari dira esparru guztietan, eta kulturan ere bai. Elkarbizitza-balioetan nahiz gizalegezkoetan, aldaketak izaten dira bestelako kulturak iritsi edota joera indibidualistako gizarte globalaren balioak hedatu ahala.
Aldaketok gure hirian arazoak sor zitzaketelakoan, 2006an Iruñeko Udalak Gizabidez jokatzearen aldeko Ituna erredaktatu eta abiarazi zuen, bost ildo nagusiri helduta:
Ildo horri jarraiki Herritarren Segurtasuneko Alorrak bere Segurtasun Plana abiarazi zuen. Plan hori, delikuentziari lotutako ohiko arazoei neurri zehatz batzuen bidez erantzuteaz gain, elkarbizitzako zein gizabidezko balioetan izandako aipatu galerak eragindako segurtasun gabezia berriei aurre egiten saiatu zen.
Egun indarra duen Herritarren Segurtasuneko Planak aurrekoak abiarazitako ekintzak osatu eta egokitzen ditu, hori guztia 2011. urtea helmuga hartuta.
Iruñeko gizartea ñabardura askotarikoa da, eta horregatik Plan honen helburu nagusia Iruñean bizikide garen guztion arteko elkarbizitza baketsua da, denok seguru eta aske bizitze aldera gure jatorria edota ideologia edozein izanda ere.
Guztira 9 programa dira ekintza zehatzak eta erraz egitekoak biltzen dituztenak. Horien edukia ahalik eta gehien dago zehazturik, halako eran non ekintzek orok zeinek bere arduraduna, aldizkakotasuna eta bere kostu zenbatetsia izanen baitituzte. Zenbait ekintzetarako tolerantzia-muga ezarriko da, 0 eta 10 bitarteko eskala baliatuta.
Bederatzi ekintza-programetatik sei segurtasun-arazo jakin batzuei aurre egitera daude zuzenduta, eta beste hiruak multzo generikoak dira, oro har segurtasuna handitzea helburu dutenak. Ekintzak bi motakoak dira: arazoei aurrea hartzekoak eta erantzutekoak.
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es