1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Ikerketak eta salaketak

Ikerketak eta salaketak

Errazago eta eraginkorrago

Etengabeko helburua da herritarrei nahi dutenean beren salaketak aurkezteko aukera ahalik eta errazen egitea, horretarako prozedura erosoa eskainiz eta salaketak modu egokian bideratuko direla bermatuz.

Hori guztia, betiere, hala delituak persegitzeko poliziaren eraginkortasuna nola delituen biktimei eman beharreko laguntza hobetzen etengabe ahaleginduta.

Ikerketen eta salaketen gaineko eskumena Instrukzioko eta Herritarrei Laguntzeko Sailarena da. Sail hori bi brigadak osatzen dute.

Salaketa Bulegoa

Brigada hau oinarrizko lotura da Iruñeko Udaltzaingoaren eta herritarren artean, hari baitagozkio herritarrek zuzenean aurkeztu nahi dituzten salaketa guztiak jasotzea, horien ondorengo ikerketen segimendua eta, behar izatera, horiek guztiak epaitegiari zuzentzea. Orain, webgune honek eskaintzen dituen zerbitzu berrien artean, Salaketa Bulego Birtuala antolatzeko lanak abian daude, herritarrek Bulegoa eskurago izan dezaten. Unitate honek ondoko eginkizunak ere baditu:

  • Epaitegira bideratzea agenteek kalean egindako esku-hartzeen ondorioz abiarazitako atestatuak.
  • Epailearen esku utzi beharreko atxilotuak hartu, gorde eta zaintzea.
  • Kaletik identifikatze aldera eramandako pertsonak identifikatu eta aurrekariak egiaztatzea.
  • Atxilotuen eta identifikatuen erregistroa osatu eta mantentzea Ikerketa Brigadarekin elkarlanean.

Atxilotuen erregistroarekin zerikusia duen eginkizun horri dagokionez, aipatu behar da Salaketa Bulegoak baduela iruzkintze digitaleko sistema; horren bidez, atxilotuei buruzko iruzkinak behin Udaltzaingoaren bulegoetara iritsita baino ez dira egiten, eta ez da beharrezkoa berriro egitea Polizia Nazionalaren Komisaldegian. Gainera, prozedura hau baliatzeak haren bidez iruzkinen datu-base zabala eskura izateko abantaila ere dakar berekin.

Herritarrendako berme gisa, haien oinarrizko eskubideak errespetatzeari dagokionez, hala Salaketa Bulegoan eta Atxilotuen Zaintzagunean nola instalazio horietara iristeko erabiltzen den garajean bideo-zaintzako kamera-sistema dago jarrita, atxilotuek Udaltzaingoaren Komisaldegira sartzen diren unetik bertatik irteten diren arte egiten duten ibilbidea osorik jaso eta grabatzen duena; kamera horiek gau eta egun ari dira funtzionamenduan, egunean 24 orduz, eta zerbitzuko poliziek ezin dituzte grabazioak aldatu edo bestelakotu.

Ikerketa Unitatea

Ikerketa Brigada ez da, berez, polizia judiziala, baina errealitatean hori izatetik gertu dago; izan ere, Nafarroako justizia-administrazioak, elkarlanean urte asko eman eta gero maila altuko emaitza teknikoak eskuratu direnez, erabateko konfiantza du unitate honengan, eta harengana jotzen du etengabe.

Unitate honek, besteak beste, ondoko eginkizunak ditu:

  • Delituak ikertu eta pertsegitzea, eta gaizkileak atxikitzea, agintari judizial eta fiskalei horren berri emanez.
  • Salaketa Bulegoak bideratutako atestatuei dagozkien salaketak ikertzea.
  • Polizia Judizial gisara aritzea, hala eskatzen zaion kasuetan.
  • Partikularrei zitazio judizialak entregatzea, halakorik behar izatera.
  • Peritu-txostenak eta dokumentuzkoak egitea, halakoak eskatzen badizkiote.
  • Gizarte-langileei laguntza ematea agintaritzaren agente gisara.

Gizarte Laguntza

Esparru honetan, Ikerketa Brigadak eginkizun hauek ditu, besteak beste:

  • Laguntza, genero-indarkeriarei dagokion orotan.
  • Laguntza, adingabeek edo adingabeen kontra egindako delituei dagokien orotan.
  • Laguntza, eskekotza- eta marjinalitate-aferetan.
  • Jokabide antisozialen, exhibizionismoaren, desbideratzeen eta abarren kontrola.
  • Gizalegearen kontrako portaeren kontrola gazteen aisia-lekuetan.

Eginkizun hauek Iruñeko Udalaren Gizarte Ongizateko Alorrarekin eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Gaietako Departamentuarekin koordinatuta egiten dira.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es