1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Zeregina, ikuspegia eta balioak

Zeregina, ikuspegia eta balioak

Jarduteko oinarrizko printzipioak

Hauek dira Tokiko Polizia Gorputzek jarduteko dituzten printzio orokorrak: "ordenamendu juridikoaren arabera pertsonek aitorturik dituzten askatasun eta eskubideak babestea eta begiratzea" eta "segurtasun eta lasaitasun publikoa zaintzea, legeak errespetatzen direla bermatzea eta gizartearen ordena gordetzea".

Testuinguru horretan, Iruñeko Udaltzaingoak jarduteko oinarrizko printzipioak zehaztu ditu bere lan egiteko manera eta zerbitzu publiko hau ulertzeko modua zehazten dituen Zereginei, Ikuspegiari eta Balioei buruzko Deklarazioan.

Printzipio-deklarazio hori Iruñeko Udaltzaingoaren antolamenduan Kudeaketaren Bikaintasuna neurtzeko EFQM eredua ezartzeko prozesuaren baitan mamitu da. Prozesu horren ondorioz, Udaltzaingoari 300+ bikaitasun-zigilua eman zion 2010ean Kalitaterako Nafarroako Fundazioak.

Eginkizuna

Eskubide eta askatasunen erabilera librea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea, elkarbizitza baketsua zainduz eta pertsonak zein euren ondasunak legearekin bat babestuz, eta, horren bitartez, herritarren bizi-kalitatearen eta gizarte-ongizatearen hobekuntza lortuz.

Ikuspegia

Iruñeko Udaltzaingoa Iruñeko Tokiko Administrazioak herritarrei eskaintzen dien zerbitzu publiko bat da, eta hori horrela izanda, honako helburu hauek lortu nahi ditugu:

  • Herritar guztiek Udaltzaingoa baliabide propio gisa ikustea, guztiz erabilgarri eta hurbila, etengabe euren segurtasunaren alde ari dena, hala herritarrak nola haien ondasunak legearekin bat babestuz.
  • Udalaren eskutik beharrezko baliabideak jasotzea, zerbitzu publikoa eraginkortasunez eskaini ahal izateko, edozein unetan Iruñearen behar aldakorretara eta herritarrengan kezkarik handienak eragiten dituzten arazoetara egokitzeko dinamismo nahikoa izan dezan.
  • Herritarrek Udaltzaingoa balioestea, hala teknologia berriak bereganatzean erakutsitako izaera berritzaileari esker nola prebentziozko izaerari, hurbiltasunari, azkartasunari eta eraginkortasunari esker.
  • Herritarrek aitortzea zerbitzuen kalitatea eta bikaintasunarekin dugun konpromisoa.

Hori guztia, beste erakundeekin -hala nola segurtasuneko indar eta gorputzekin, Botere Judizialarekin eta gure arloan jarduten duten beste gizarte eragileekin- elkarlana eta koordinazioa bultzatzen dituen esparru handiago batean.

Balioak

Iruñeko Udaltzaingoak, Iruñeko herritarren zerbitzura dagoen erakundea den heinean, honako balio hauek hartzen ditu bere jarduera profesionalean:

  • Zintzotasuna eta zuzentasuna: ausarki egiten diogu aurre edozein ustelkeria-egintzari, herritarrak inpartzialtasunez eta neutralitatez tratatuz eta edozein diskriminazio motari uko eginez, eta gure jarduera antolamendu juridikoa goitik behera errespetatuz betetzen dugu, giza eskubideek eta poliziaren jokabide-kodeek xedarritzen duten markoaren baitan.
  • Konpromisoa: Poliziako kide guztien inplikazioa bilatzen dugu beren eginkizunetan, haien ilusioaren eta bultzada pertsonalaren ekarpena eman dezatela sustatuz. Horrela, garrantzi handiko balio erantsia lortzen dugu, hala Erakundearen garapenean nola zerbitzuak emateko lanaren eginkizunean.
  • Diziplina: Poliziek helburu eta arauetan sinetsita horiek barnera ditzaten bultzatu eta horren alde egiten dugu lan, eta, horren ondorioz, arauak eta jasotako aginduak bete ditzaten lortu nahi dugu, ezarritako helburuak lortze aldera. Edonola ere, Iruñeko gizartetik datozkigu agindu horiek, haren menpe egiten baitugu lan.
  • Elkarlana: talde-lana bultzatzen eta baloratzen dugu, ahaleginak batuz eta helburu komunak ezarriz, hala Udaltzaingoari dagozkionak nola horrek beste erakundeekin partekatzen dituenak.
  • Lehiakortasuna: Udaltzaingoko kide guztien trebakuntza bultzatzen dugu, lanerako ezagutza, trebetasun, jarrera eta aztura positiboak eskuratu eta herritarren zerbitzurako ohiturak barnera ditzaten.
  • Begirunea: ematen dugun zerbitzua dela-eta gurekin harremanetan izaten diren pertsona guztiak errespetatzen ditugu, duintasuna aitortzen diegu beti, eta adeitasunez hartzen ditugu, Iruñearen izenean lan egiten duen Erakundeari dagokion moduan.

Erakundearen balio horiek kide guztiek beregain hartzen dituzte lanpostuaz jabetzen direnean, karguaren zina eginez. Udaltzain guztiak leial izanen dira kargua hartzeko ekitaldian legeak beteko eta betearaziko dituztela zin edo promesa egiterakoan emandako hitzarekin eta herritarrekin hartutako konpromisoarekin. Konpromiso hori edozein iritzi edo aukera pertsonal zilegiren aurretik egonen da beti; hortaz, konpromisoa ezinezko bilakatuko lukeen edozein egoerak karguari uko egitea edo zerbitzutik baztertzea ekarri beharko luke.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es