400 udaltzain baino gehiagok osatzen dute Iruñeko Udalatzaingoaren plantilla. 2001. urtean, 354 kidek osatzen zuten polizia-gorputz hau, eta 10 urte geroago 443 kide dira bertan, hau da, % 25 gehiago (89 pertsona).
Hona plantillaren sailkapena 2010eko datuak kontuan harturik:
Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla osatzen duten 400 udaltzain baino gehiago horiek denetariko materialez eta ekipamenduez hornituta daude, eta horrek errazagoa eta eraginkorragoa bilakatzen ditu haien eguneroko zereginak.
Iruñeko Udaltzaingoaren flota 55 ibilgailuk osatzen dute: 17 motozikleta (horietako 2, elektriko), 9 auto (2, elektriko), 26 monobolumen, 8 furgoi eta lur orotako ibilgailu bat.
55 ibilgailu horietatik 38 Iruñeko Udalarenak dira, 7, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak lagatakoak eta 12, renting bidez eskuratuak.
Cámaras para control de dobles filas, aparcamientos indebidos etc.
Furgoietako bat zerbitzu bat egitera doala
Visualización y registro de imágenes de las cámaras en la vía pública.
Hainbat auto eta furgoi Komisaldegiaren garajean
Aplicaciones de monitorizción, gestión y análisis del tráfico
CECOP Ekintzak Koordinatzeko Zentroak koordinatzen ditu baliabide guztiak
Iruñeko Udaltzaingoaren Komisaldegiaren airetiko ikuspegia
© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es