1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Bide segurtasuna
  4. Bide segurtasuneko plana

Bide Segurtasuneko plana

Istripuen eta hildakoen kopurua murriztea

Bide Segurtasuneko Planak ekintza zehatz batzuk biltzen ditu, Iruñeko kaleetan bide-segurtasuna ahal den neurrian eta etengabe hobetzera bideratuak.

Bide segurtasunaren egoera guztiok ezagutzen ditugun adierazle zehatz batzuk neurtzen dute. Hedabideek istripuen eta hildakoen indizeei buruzko datuak eskaintzen dizkigute asteburuoro, eta, datu horiek negatiboak direnean, gizartean alarma sortzen ohi da.

Oraindik hobetu beharreko alderdiak izan arren, azken urteotan adierazle horiek izan duten bilakaerak istripuen eta hildakoen kopuruan behera egiteko joera garbia erakutsi du. Joera horretan faktore askok izan dute eragina, baina horietako bat Administrazioan (estatukoan, erkidegokoan eta udal-administrazioan) planifikatzeko eta istripuei aurrea hartzeko egindako lana da.

Helburuak lortzeko ardatz gisa, honako hau da Plan honen oinarrizko printzipioa: "Ez da etikoki onargarria iruindar edo bisitari bat hiltzea edo zauri larriak izatea hirian barna egiten dituen joan-etorrien ondorioz".

Bide segurtasuneko europar estrategia

Iruñeko Udalaren Bide Segurtasuneko Plana Nafarroako Bide Segurtasuneko Estrategiaren testuinguruan sartuta dago. Estrategia hori Nafarroako Gobernuak bultzatu du bide-segurtasunari buruzko Europako ekintza-progamaren baitan, eta 2010. urterako zirkulazio-istripuetan hiltzen direnen kopurua % 50 murriztea zuen helburu, 2000. urteko datuekin alderatuta. Helburu hori, Europar Batasunak 2010. urterako zehaztu baitzuen, 2006. urtean lortu zen Foru Erkidegoan, eta, beraz, Espainian helburua lortu zuen lehenbiziko eskualdea izan zen. Bestalde, Iruñean ere eman da adierazleak hobetzeko joera hori; izan ere, 2009. urtean lorpen handitzat har daitekeen gertakari bat izan zen: Urte horretan pertsona bakar bat ere ez zen hil Iruñeko kaleetan zirkulazio-istripu baten ondorioz.

Lorpen handi hori hurrengo urteetarako erronka bilakatu zen. Zoriotxarrez, hurrengo urteetan ez da lorpena errepikatu, erronkari ekiteko zailtasun handiak direlako eta horretan faktore askok eragiten dutelako. Hala ere, helburu iraunkorra bilakatu da Iruñeko Udalean bide segurtasunaren alde lan egiten duten pertsona guztientzat.

Aurrekariak

Estrategia orokor horren baitan, Iruñeko Udalak Bide Segurtasuneko Lehen Plana prestatu zuen, eta horren jarduera-programazioa 2007. urtean amaitu zen. Aurreko Bide Segurtasuneko Plana aplikatzean lortutako emaitza onak ikusita, Herritarren Segurtasuneko Alorrak 2008-2011ko Bide Segurtasuneko Plana erredaktatu eta onetsi zuen, lau urteko tarte horretan Iruñeko bide-segurtasuna hobetzera bideratutako jarduera guztiak bildu eta eratzera bideratutako dokumentu gisara.

Planaren helburuak

Zrikulazio-istripuetan hildakoen kopurua erdira jaisteko helburu orokorrari dagokionez, 2008/2011 Bide Segurtasuneko Plana onesteko unean Iruñean lortua zuen helburu hori, 90eko hamarkadan ohikoa zen urteko 10 hildakoen kopurua 2ra murriztua baitzegoen 2005. eta 2006. urteetan, eta 4ra, 2007an. Horregatik, Plan berrian asmo handiagoko bi helburu ezarri ziren:

1.- Zerorantzko joera, 2010. urterako, hildakoen kopuruan (2009. urtean lortua, baina berriz ere lortu ezin izan dena).

2.- Larri zaurituen kopurua % 50 murriztea, 2000. urteko datuekin alderatuta. Hildakoen kopuruak zerorantzko joera hartzen duenean, garrantzi handiagoa hartzen du istripuen eta zauritu larrien kopurua murrizteko helburuak.

Helburu zehatzei dagokienez, bi ezarri dira: Bide-azpiegiturak aldatzea, bide-segurtasuna hobetze aldera teknologia berriak ere baliatuta, eta gidarien eta oinezkoen jarrerak hobetzera bideratutako neurriak ezartzea.

Ekintza-programak

Guztira 14 proposamen mahaigaineratu dira, ekintza-multzo gisa ulertuta, halako moduz non, horien ondorioz, erraz betetzeko moduko ekintza zehatzak lortzen baitira. Proposamen horiek askotariko neurri ugariak hartzen dute barne: Prestakuntza (1), Informazioa eta Komunikazioa (2), Semaforoak (3), Seinaleztapena (4), Ekintza pasiboak (5), Gune beltzak (6), Motor-gidarien babesa (7), Sarearen kategorizazioa (8), Teknologia berriak (9), Neurri aktiboak (10), Estatistika (11), Osasun laguntza (12), Ikastetxeetarako neurriak (13) eta Araudia (14).

Bide segurtasunaren esparruan egiten diren jardueren parte garrantzitsu bat, webgune honetako izen hori bera duen orrian deskribatzen diren moduan, 2008-2011ko Bide Segurtasuneko Plana abiaraztearen ondorio dira.

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es