1. Hasi
  2. Udaltzaingoa
  3. Bide segurtasuna
  4. Zirkulazioa behatzeko kamerak

Zirkulazioa behatzeko kamerak

100 kamera baino gehiago aritzen dira grabatzen eguneko 24 ordutan Iruñeko eremu publikoan gertatzen dena. Horien artean ditugu, alde batetik, ibilgailuen zirkulazioa kontrolatzen duten kamerak eta, bestetik, herritarren segurtasuna zaintzekoak, zeinak kaleetako segurtasunik eza ekiditeko jarri baitira. Jasotako irudiak gorde egiten dira, eta Udaltzaingoaren eskura geratzen dira gertaerarik izanez gero gauzak nola gertatu diren argitze aldera.

Indarreko legeekin bat, Iruñeko eremu publikoan paratu diren kamera guztiak seinalatuta daude.

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Zirkulazio-kamerak Iruñeko bidegurutze eta bide garrantzitsuenetan jarrita daude. Zirkulazio Sailaren erregulazio- eta koordinazio-eginkizunak errazteko ez ezik istripu jakin bat nola gertatu den jakiteko ere balio dute. Izan ere, atestatu asko halako kamera batek jasotako irudiei esker ebatzi dira.

Kamera hauek istripuak maiz gertatzen diren puntuetan jartzen dira, bai eta zirkulazio handia dutenetan edo zirkulazioa arin joan dadin erabakiorrak direnetan ere.

Herritarren segurtasuna zaintzeko kamerak

Herritarren segurtasuna zaintzeko kamerak segurtasunik ezak jotako tokietan paratzen dira. Aukera ematen dute gertaera bat zein egoeratan gertatu den jakiteko, eta, horrez gain, disuasio-eragina dute. Hori dela-eta, jendea seguruago sentitzen da.

Besteak beste, ondoko irizpideak hartzen dira kontuan halako kamerak eremu publikoan jartzeko: bertan herritar asko ibiltzen diren, delituzko ekintza askori buruzko datu objektiboak jasota dauden, auzokideek segurtasunik eza nabaritzen duten edo Udal-instalazioak babesteko beharra dagoen.

  • Zirkulazio-kamera Armada etorbidean

  • Herritarren segurtasuna zaintzeko kamera

Herritarrendako Laguntza

Udaltzaingoa

092
948 420 640

Udala adi duzu

010
948 420 100

Hemen gaude:

Iruñeko kale-izendegia

Udaltzaingoa
Iratxeko monasterioaren kalea, 2
Udal Garabiaren Biltegia
Elio Epaileren plaza 1
(Auzitegiko aparkalekua)

Zirkulazioa behatzeko kamerak

Unean uneko zirkulazioa ikusi

© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 pamplona@pamplona.es